Natividad de la Virgen. Ntra Sra del Coro 2011

“La de los ojos misericordiosos”

Queridos sacerdotes concelebrantes y donostiarras devotos de Nuestra Patrona, la Virgen del Coro; queridas autoridades aquí presentes:

“¡Madre no hay más que una!” dice el refrán… Aunque bien sabemos los cristianos que el cuidado amoroso que Dios nos prodiga, nos llega tanto a través del cariño maternal de nuestra madre de la tierra, como de nuestra Madre del Cielo…

Hoy celebramos la Natividad de nuestra Madre la Virgen María, es decir, la fiesta de su cumpleaños. Es obvio que María pasó, como todos nosotros, por la etapa de la infancia y de la adolescencia; aunque para todos los tiempos y para toda la humanidad, haya quedado perpetuada como “Madre de Dios y Madre nuestra”. Sin duda alguna, la maternidad es la cualidad que más ha configurado la vida y la vocación de la Virgen María.

Vivimos en una generación que ha conquistado grandes cotas de progreso; y no me refiero solamente al progreso técnico, sino también a muchas conquistas sociales. Pero al mismo tiempo y, paradójicamente, hay un gran salto entre este progreso técnico-social y la crisis espiritual que padece una buena parte de la población. Nuestra sociedad tan avanzada en algunos campos, padece sin embargo una orfandad moral y espiritual muy notoria… El materialismo sofocante y la frivolidad generalizada, hacen que estemos más necesitados de “madre” y de “padre” que nunca… De hecho, las heridas afectivas son más frecuentes entre nosotros, de lo que a primera vista pueda parecer. Cabría afirmar que en nuestros días, ese ser humano que presume falsamente de autosuficiencia -“Dime de qué presumes y te diré de qué careces”, como dice el refrán- está más necesitado que nunca de ser acogido con “entrañas de misericordia”.

Pues bien, he aquí que Dios nos ofrece a la Virgen María como “Reina y Madre de misericordia”, tal y como la invocamos en la oración de la Salve. Me vienen a la mente unos versos sobre el color de los ojos de la Virgen, que bien podrían decirse como una bella oración:

“Unos dicen que son verdes,

otros que azules tus ojos,

pero yo sé por la salve

que son misericordiosos.”

            María es “toda ojos” para compadecerse de nosotros y socorrernos. San Epifanio la llama “La de los muchos ojos“, como demostró en las bodas de Caná de Galilea, atenta siempre a las necesidades de todos sus hijos, especialmente de los más menesterosos.

Santa Brígida oyó a Jesús que decía a su Madre: “Madre, pídeme lo que quieras“. Y Santa Brígida escuchó que Ella le solicitaba: “Pido misericordia para los pecadores“. Como si le dijese: “Hijo, tú me has nombrado Madre de la misericordia, refugio de los pecadores, abogada de los oprimidos y me dices que te pida lo que quiera… ¿Qué he de pedirte? Te pido que tengas misericordia de mis hijos necesitados“.

Y así, aquella conversación mística entre Madre e Hijo, concluía de la siguiente manera:”Por mi omnipotencia, querida Madre, te he concedido el perdón de todos los pecadores que invocan con piedad tu auxilio“.

Podríamos seguir recabando multitud de testimonios de la tradición de la Iglesia, sobre cómo los creyentes han experimentado a la Virgen María como testigo e instrumento de la misericordia de Dios. Pero ahora vamos a contrastarlos con nuestro momento presente. Es indudable que nuestra generación, como las anteriores y las venideras, está especialmente necesitada de “misericordia” (“miserum cor”), es decir, del corazón compasivo.

Recientemente, el Instituto de Política Familiar ha hecho público un estudio de los datos comparados entre el número de matrimonios y de divorcios entre los años 2000 y 2010 en España. Mientras que en el año 2000, de cada 100 matrimonios contraídos se producían 47 rupturas, diez años más tarde (es decir, en el año 2010), de cada 100 matrimonios contraídos, se producen 75 rupturas. (Es decir, de cada cuatro bodas, hay tres divorcios). Un aumento en diez años, de un 60 % en la proporción entre matrimonios y rupturas.

Aun siendo cierto que el País Vasco tiene un índice de rupturas inferior al de otras Comunidades Autónomas en España, sería un absurdo minimizar la tragedia que encierran esas cifras. ¡De cada cuatro bodas hay tres divorcios! No se trata de meras estadísticas, sino que detrás de estos datos fríos se esconden dramas personales, vidas llenas de dolor, y también fracasadas, niños desconcertados, futuros inciertos… Todos somos conscientes de que lo más importante para el ser humano es la estabilidad familiar. Si falla ésta, se tambalean los cimientos de nuestra felicidad, porque –no lo olvidemos- hemos sido creados por Dios para una comunión de amor estable.

La salud del matrimonio y la salud de la familia están especialmente necesitadas de “misericordia”, es decir, de la sanación de las heridas originadas por tantas rupturas, así como de un esfuerzo paciente en pro de la reagrupación de las familias rotas. ¡No hay mayor acto de misericordia que luchar por la unidad de la familia, y ayudar al reencuentro de las parejas separadas!

Queridos todos, os invito a que no nos inhibamos ante las dolorosas rupturas matrimoniales de las que somos testigos. No podemos permanecer con los brazos cruzados mientras nuestros familiares, conocidos y vecinos fracasan en sus proyectos matrimoniales. Es importante que, en la medida en que lo veamos oportuno, nos ofrezcamos como canales de comunicación hacia quienes puedan ayudarles. El Centro de Orientación Familiar de la Diócesis tiene abiertas sus puertas de par en par a todos cuantos deseen luchar por la salvación de sus matrimonios.

Pedimos también a la clase política, más sensibilidad y apoyo hacia las iniciativas que favorezcan la estabilidad de la familia. Es muy triste que se haya llegado a identificar el concepto de “mediación familiar”, con los esfuerzos en favor de una ruptura pactada, en lugar de entender la mediación familiar como una terapia para superar las dificultades que ponen en peligro la unidad de la familia.

A nuestra Madre Santa María, “la de los ojos misericordiosos”, le pedimos en el día de su cumpleaños, que mire a nuestras familias, que arrastran tantas heridas y están tan necesitadas de amor y misericordia. ¡Ten misericordia de nosotros, María, y muéstranos a Jesús, fruto bendito de tu vientre!

 

“Errukizko begiak dituena”

Apaiz elkar-mezaemaile maiteok eta gure Zaindari den Koruko Amaren zale donostiarrok; hemen zaudeten herri-agintari maiteok:

“Ama, bat besterik ez da” dio esaerak… Baina badakigu kristauok, Jainkoak damaigun maitasunezko zaintza, lurreko amaren ama-maitasunaren bidez bezala agertzen zaigula Zeruko gure Amaren bidez…

Gaur gure Ama Maria Birjinaren Jaiotza ospatzen dugu, bere urtebetetze eguna alegia. Ez dago esan beharrik, Mariak, guk bezala igaro zituela haurtzaroa eta nerabezaroa; nahiz eta garai guztietan eta gizadi osoarentzat “Jainkoaren Ama eta gure Ama” bezala igaro. Zalantzarik gabe, amatasuna da Andre Mariaren bizitza eta bokazioa gehien egituratu duen alderdia.

Aurrerapen handiak lortu dituen belaunaldi bateko kide gara; eta ez nahiz ari aurrerapen teknikoaz bakarri, baita giza lorpen askoz ere. Baina aldi berean, eta paradoxa bezala, nabarmena da teknikaren eta gizartearen aurrerapenaren eta gure herriaren multzo handi batek bizi duen krisi espiritualaren tartea. Alderdi batzuetan hain aurreratua dagoen gure gizarteak, aldi berean, zurztasun moral eta espiritual ikaragarria pairatzen du. Materialkeria itogarriak eta erabateko arinkeriak inoiz baino gehiago utzi gaitu “ama-” eta “aita-” beharrean… Egia esan, zauri afektiboak guk uste baino askoz ugariagoak dira gure artean. Esan genezake egun, faltsukeriaz burujabe dela harro dioen gizaki hori bera (esaera zaharrak dioen bezala: “harrokeria mingainean, galtza zaharrak soinean”) inoiz baino gehiago dagoela “errai errukitsuz” onartua izateko beharrez.

Ba, Jainkoak Andre Maria eskaintzen digu “Erregina eta Ama errukiorra”, Agur Erregina (Salve) otoitzean errezagu ohi dugun bezala. Burura datozkit Andre Mariaren begien koloreari buruzko bertso batzuk, otoitz moduan ere esan litezkeenak:

Badakit begiak urdin

edo berde berdin dela,

nik salvean ikasi dut

errukizkoak direla.

            Mariak dena du begi gutaz errukitu eta guri laguntzeko. San Epifaniok “begi asko dituena” deitu zion, Galileako Kanan agertu zuen bezala beti baitago bere seme-alaben beharrei begira, bereziki pobreenen beharrei. Santa Brijidak Jesusi entzun zion Amari esaten: “Ama eskaidazu nahi duzuna”. Eta Santa Brijida berak entzun zion eskatzen: “Bekatarientzat errukia eskatzen dut”. Hauxe balio bezala: “Seme, zeuk izendatu nauzu errukiaren Ama, bekatarien ihesleku, zapalduen babes eta nahi dudana eskatzeko diozu… Zer eska nezake? Nire seme-alaba behartsuekin errukitsu izan zaitezela eskatzen dizut”.

Hala, Ama-Semeen arteko elkarrizketa mistiko hura honela burutzen zen: “Neure indar handiz, Ama maitea, zugana jotzen duten bekatari guztien barkamena agintzen dizut”.

Balegoke Elizaren tradizioko testigantza gehiago biltzea eta ikusiko genuke nola ikusi duten hainbat fededunek Andre Maria Jainkoaren errukiaren testigu eta bitarteko. Baina bizi dugun garaiarekin alderatuko ditugu orain. Ez dago zalantzarik gure belaunaldia, lehengoak bezala eta etorriko direnen moduan, bereziki dagoela “errukiaren” beharrean, hau da, onginahizko bihotzaren beharrean.

Familia Politikarako Insititutuak argitaratu berria du 2000 eta 2010 urte bitartean Espainian izan diren ezkontza eta dibortzioen arteko alderaketa azterketa bat. 2000. urtean egindako ehun ezkontzatik 47 hausten baziren, hamar urte beranduago (2010.ean) egindako ehun ezkontzatik 75 hausten dira. (Hau da, lau ezkontzako, hiru dibortzio). Ehuneko 60 igo da, beraz, hamar urtean ezkontza eta hausturen arteko proportzioa.

Euskal Autonomi Erkidegoko hausturak Espainiako beste Erkidegoekin alderatuta txikiagoa izanik ere, burugabea litzateke zenbaki horiek berekin duten tragedia gutxietsi nahi izatea. Lau ezkontzako hiru dibortzio! Ez gara estatistika hutsez ari, baizik eta datu hotzen atzean dauden drama pertsonalez, minez beteriko eta frakasatutako bizitzez, nahasitako haurrez, etorkizun ziurgabeez… Denok dakigu familiako oreka dela gizakiarentzat garrantzitsuena. Hau ezbaian dagoenean, gure zorionaren oinarriak egiten dute koloka, maitasunezko batasun egonkor batetarako sortu baikintuen Jainkoak.

Ezkontzaren osasuna eta familiaren osasuna “errukiaren” oso beharrean daude, hainbeste hausturek sortzen duten zauriak sendatu beharrean, alegia, baita familia hautsiak berriz batzeko eraman handiko ahalegin baten beharrean ere. Ez dago familiaren batasunaren aldeko borroka eta hautsitako bikoteak berriz elkartzeko ahalegina baino errukizko ekintza handiagorik.

Maite-maiteok, ondoan gertatzen zaizkigun ezkon-haustura mingarrien aurrean ez dezagun ezikusiarena egin.  Ezin dugu besoak gurutzatuta egon gure senide, ezagun eta bizilagunek beren ezkontza egitasmoetan porrot egiten duten bitartean. Garrantzitsua da, ahal dugun heinean, lagun ditzaketen haienganako bitarteko izateko gure buruak eskaintzea. Elizbarrutiko Familiaren Aholku Zentruak zabal-zabalik ditu bere ateak heuren ezkontzak salbatzeko borrokatu nahi duten guztientzat.

Politikariei ere familiaren egonkortasuna babesten duten egitasmoekiko sentsibilitate eta laguntza gehiago eskatzen diegu. Tristea da “familia bitartekotza” hitzartutako hausturaren zerbitzu huts bilakatu izana, familia bitartekotza beronen egonkortasuna arriskuan jartzen duten zailtasunak gainditzeko terapia bezala ulertu beharrean.

Gure Ama Andre Mariari, “errukizko begiak dituenari” eskatzen diogu, bere jaiotzaren oroipen egunean, begira diezaiela hainbeste zauri dituzten eta maitasun eta erruki beharrean dauden gure familiei. Izan guretzat erruki, Maria, eta erakuts iezaguzu Jesus, zure sabeleko fruitu bedeinkatu hori!