San Sebastián Mártir

Fotos

Batalla de la perseverancia

(San Sebastián, 2018)

Queridos hermanos sacerdotes concelebrantes, queridos donostiarras y los que habéis llegado de fuera para celebrar este día; queridas autoridades presentes: Sed todos bienvenidos a esta Basílica de Santa María, donde la imagen de nuestro patrono San Sebastián preside el retablo mayor.

“A mal tiempo, buena cara”, dice el conocido refrán; y hétenos aquí un año más, celebrando nuestra fiesta patronal de San Sebastián en medio de unas previsiones meteorológicas nada favorables, con la convicción decidida de quien no se arredra ante las adversidades, sino que está dispuesto a vivir la fiesta con entusiasmo, haciendo de la necesidad virtud; e incluso, dispuestos a aderezar nuestro ánimo con un toque de sentido del humor hacia nosotros mismos y hacia nuestras circunstancias. Aunque si miramos hoy al cielo de San Sebastián, en vez de a las previsiones de los días previos, podemos concluir que este ‘ánimo ante la adversidad’, no solo afronta las dificultades, sino que es capaz de disuadirlas… ¿Formará esto también parte de la parábola de la vida?

Sí, acaso la meteorología adversa pueda convertirse, en un día como hoy, en una parábola de la vida, que nos ayude a reflexionar sobre nuestra propia existencia. En la oración colecta de la liturgia de hoy, hemos pedido un don principal por intercesión de San Sebastián: el don de la fortaleza. Necesitamos el don de la fortaleza para afrontar las adversidades.

La lucha frente a las adversidades forma parte del escenario que Dios ha dispuesto para nuestra santificación. Decía San Agustín: “Nadie se conoce a sí mismo si no es tentado, ni puede ser coronado si no ha vencido, ni vencer si no ha combatido, ni combatir si carece de enemigo y de tentaciones”. O como decía San Pío de Pietrelcina: “Si se consigue vencer la tentación, ésta produce el efecto de un lavado en la ropa sucia“… Ciertamente, cuando la adversidad es afrontada con decisión, nuestra situación posterior ya no es la misma que teníamos anteriormente, sino que, a buen seguro, en nosotros se ha producido un crecimiento interior.

En nuestra existencia arrastramos numerosas deficiencias y carencias, de forma que solo podremos llegar a la madurez, si superamos la indolencia, la inercia, y la inconstancia… Por ello, una de las claves principales de la vida espiritual es la perseverancia. De hecho, la perseverancia es la virtud por la que todas las demás virtudes dan su fruto. Alguien afirmó que la gota horada la roca, no por su fuerza, sino por su constancia.

Ahora bien, no hagamos una lectura equivocada de estas reflexiones. Nuestro problema principal no suele ser tanto el de la fuerza de voluntad, cuanto el del descubrimiento de un sentido en la vida. Decía Eloi Leclerc, autor de una de las joyas contemporáneas de la espiritualidad, “Sabiduría de un pobre”: “Las tentaciones no se vencen luchando, sino adorando”. Tal vez podríamos matizar que ambas cosas son necesarias: adorar y luchar. Es decir, descubrir un sentido capaz de mover nuestra voluntad; de incentivarnos en la lucha contra la mediocridad.

Por ello, el perseverante no es tanto el terco o el obstinado, cuanto el que constantemente se maravilla de los dones de Dios. En realidad, el perseverante no es otro que el amante, el que ama. Y el quehacer fundamental de nuestra vida es aprender a amar correctamente, con abnegación, con constancia, con fidelidad…

Intentando profundizar en estos conceptos, hago mías unas reflexiones del entonces Arzobispo de Buenos Aires, Jorge María Bergoglio, quien en los ejercicios espirituales que predicó a los obispos españoles en 2006, iluminaba de la siguiente manera esta llamada al amor perseverante: “«Quiero» se opone a la veleidad. «Deseo» se opone a la acedia. «Determinación deliberada» se opone a la inconstancia”.

Digámoslo de otra manera: somos perseverantes cuando nuestros deseos superan la desidia; cuando nuestra voluntad ordena la multitud de deseos, y cuando el amor de Dios llega a mover nuestra voluntad.

Ser mártir significa ser perseverante. Más aún, la perseverancia es el martirio al que todos estamos llamados. Sí, aunque no estemos familiarizados con esta afirmación, la perseverancia conlleva también un cierto martirio en forma de purificación y de sacrificio de nuestra veleidad, de nuestra frivolidad, de nuestra vanidad, de nuestra inconsecuencia, etc.

Al igual que San Sebastián, tampoco nosotros estamos solos. El martirio no sería posible sin la viva conciencia de la presencia de Dios junto a cada uno de nosotros, especialmente en los momentos más difíciles. De esta forma, podremos decir en verdad, como hemos comenzado esta homilía: “A mal tiempo, buena cara”.

Esta es la meta de la perseverancia: llegados al final de nuestra existencia, poder mirar hacia atrás, descubriendo en todas las circunstancias de nuestra vida a Dios, como nuestro constante compañero. Mientras tanto, continuamos nuestra carrera, tal y como dice San Pablo: “Solo busco una cosa: olvidándome de lo que queda atrás y lanzándome hacia lo que está por delante, corro hacia la meta, hacia el premio, al cual me llama Dios desde arriba en Cristo Jesús.” (Flp 3, 13-14).

A nuestro patrono San Sebastián, así como a nuestra patrona la Virgen del Coro, les pedimos el don de la perseverancia. ¡¡Feliz día de San Sebastián!!

 

Iraunkortasuna lortzeko borroka

(San Sebastian jaia, 2018)

Apaiz elkarmeza-emaile adiskideok, donostiar maiteok eta egun hau ospatzera kanpotik etorriak zareten senideok; hemen zareten agintari agurgarriok: Izan zaitezte guztiok ongi etorriak Santa Maria Basilika honetara, erretaula nagusi honetan hemen baitugu San Sebastian gure zaindariaren irudia.

Esaerak dioen bezala, “eguraldi ilunari aurpegi alaia” jarriko diogu; eta hona, aurten berriro, San Sebastian gure zaindariaren jaia ospatzera bilduak, eguraldiari buruzko berriak oso txukunak ez badira ere; baina ez gara horregatik kikilduko; halabeharrari aurpegi emanez, prest gaude jaia alaitasunez bizitzeko; eta, gogoa pizteko umore pixka bat jarriz, egoera gainditzen saiatuko gara. Nolanahi ere, gaur Donostiako zeruari begiratzen badiogu, aurreko egunetan egiten zituzten iragarpenak alde batera utzita, adorez erantzungo diogu halabeharrari, zailtasunei aurpegi emanez, eta uxatu egingo ditugu zailtasun horiek… Bizitzako parabolaren zati izango da, agian, eguraldiaren kontu hau…

Bai, egia da; gaurkoa bezalako eguraldi txarra bizitzaren parabola bat izan daiteke, eta gure izateari buruz gogoeta egiten lagun diezaguke. Gaurko liturgia honetako hasierako otoitzean funtsezko dohain bat eskatu dugu San Sebastianen laguntzaz: adoretsu izateko dohaina. Beharrezko dugu adorea ezbeharrei aurpegi emateko.

Ezbeharren aurrean borroka egitea, Jainkoak gure santutasunerako jarri dizkigun baldintzetako bat da. Hara zer dioen San Agustinek: “Ez du inork bere burua ezagutzen tentaldian aztertua izan ez bada; ezin da inor koroatua izan garaipena lortu ez badu; ezin du inork garaipena lortu borroka egin ez badu; eta ezin du inork borroka egin etsairik ez badu eta tentaldian aztertua izan ez bada”. Edota Pietrelcinako San Piok zioen bezala: “Tentaldia gainditzea lortzen denean, horrek arropa zikina garbitzearen ondorio bera izaten du”. Egia da, ezbeharrari erabaki osoz aurpegi ematen zaionean, ondorengo gure egoera ez da lehengoa bera izaten; zalantzarik gabe, hazi egiten gara geure barnean.

Gure bizitzan hainbat gabezia eta hutsune izan ohi dugu geuregan, eta, geure heldutasuna lortu ahal izateko, guztiz beharrezko dugu nagikeria, geldotasuna edota gogorik eza… gainditzea. Horregatik, espirituzko bizitzaren giltzarik printzipalena iraunkortasuna da. Hain zuzen, iraunkortasunari esker ematen dute gainerako bertute guztiek beren fruitua. Norbaitek esana da, ur-tantak ez duela harkaitza bere indar handiagatik zulatzen, iraunkor izateagatik baizik.

Baina ez dezagun gogoeta hauen okerreko irakurketa egin. Gure arazorik nagusiena ez da borondaterik eza izan ohi, bizitzari bere sentidua aurkitzea baizik. Gaur egun, espiritu-bizitzari buruzko harri-bitxi eder baten autorea den Eloi Leclerc idazleak –“Sabiduría de un pobre”, “Behartsu baten jakinduria” liburua idatzi baitzuen– honela dio. “Tentaldiak ez dira borroka eginez gainditzen, adorazioa eginez baizik”. Agian, bi gauzak direla beharrezko, esan beharko genuke: adorazioa egitea eta borroka ere egitea. Gure borondateari eragingo dion sentidua aurkitzea, alegia, erdipurdiko izatearen kontra ahaleginak egiteko.

Horrek esan nahi du, iraunkor izatea ez dela setati edota egoskor izatea, Jainkoaren dohainen aurrean etengabe liluraturik egotea baizik. Azken batean, maitatzea eta maitasunean bizitzea da iraunkor izatea. Gure bizitzako zereginik funtsezkoena egoki maitatzen ikastea da, eskuzabaltasunez, aspertu gabe, leialtasun osoz… maitatzen ikastea.

Gai honetan sakontzeko asmoz, Jurgi Maria Bergogliok, Buenos Aireseko Goi-goitzainak zela, egindako gogoeta batzuk neuretzat hartu nahi nituzke; aldi hartan gogo-jardunak predikatu zizkien Espainiako gotzainei 2006an, eta honela argitzen zuen berak maitasun iraunkorraren mamia:  “Nahi dut” esaera nahikeriaren kontrakoa da. “Desio dut” utzikeriaren kontrakoa. “Erabaki zehatza” aldakor izatearen kontrakoa.

Esan dezagun hori beste era batera: gure desioek utzikeria menperatzen dutenean, orduan gara iraunkor; gure borondatea denean, alegia, gure nahien sorburua, eta Jainkoagandiko maitasuna denean gure borondatearen eragilea.

Martiri izateak iraunkor izatea esan nahi du. Gehiago esango nuke: iraunkortasuna da guztioi egiten zaigun deiaren martiritza. Esaldi hau arrotza egiten bazaigu ere, egia da hori; iraunkortasunak berekin du nolabaiteko martiritza, garbitu eta sakrifikatu egiten baitu gure aldakortasuna, gure arinkeria, gure harrokeria, gure ganoragabekeria, etab.

San Sebastián ez zen bakarrik egon, eta gu ere ez gaude bakarrik. Ezinezko izango litzateke martiri izatea, Jainkoa, bereziki unerik zailenetan, gurekin, gutako bakoitzaren ondoan, dagoela biziki ziur ez bageunde. Horrela, esan ahal izango dugu egiaz, homilia honi hasiera emateko hartu dugun esaldia: “Eguraldi ilunari aurpegi alaia” jarriko diogula.

Hau da iraunkortasunaren helmuga: geure bizitzaren azkenera iristean, atzera begiratu eta geure ibilbideko gorabehera guztietan Jainkoa ikustea; Jainkoa izan dela etengabeko gure bidelagun ikustea. Bitartean, aurrera jarraituko dugu geure bidean San Paulok dioena eginez: “Gauza baten atzetik bakarrik nabil: atzean gelditu denaz ahazturik, aurrera jotzen dut eta helbururantz lehiatzen naiz, saria iristeko; horretara deitzen baitit Jainkoak goitik, Kristo Jesusen bitartez” (Flp 3, 13-14).

San Sebastian gure zaindariari, baita gure zaindaria den Koruko Ama Birjinari ere, iraunkortasunaren dohaina eskatuko diogu. San Sebastian jaia ondo pasa dezazuela!