San Sebastián 2013

San Sebastian, ‘honesto’

2013

            Queridos hermanos sacerdotes concelebrantes, queridos donostiarras y visitantes, devotos de nuestro Patrono San Sebastián; queridas autoridades aquí presentes:

En la ‘Marcha de San Sebastián’ de Sarriegui, cuya letra es obra de Serafín Baroja, cantamos aquello de “Sebastian bat bada zeruan, / Donosti bat bakarra munduan. / Hura da santua / eta hau da Herria. / Hora zer den gure Donostia!”. (Hay un Sebastian en el cielo, como hay una Donosti en la tierra. / Aquel es el santo, y éste es el pueblo. / He aquí lo que es Donostia). A aquellos que tengan la habilidad de mantener la atención en la letra mientras entonan la Marcha, a buen seguro que les llamará la atención el hecho de que la identidad y la originalidad de nuestra ciudad, se afirme en referencia a la peculiar personalidad de nuestro mártir, entre todos los santos del Cielo. En contra de lo que hoy se percibe como lo políticamente correcto, se entrelazan con naturalidad la tierra con el cielo y el cielo con la tierra. Ciertamente, nuestra tradición no está cerrada a la trascendencia, sino al contrario, se inspira en ella, incluso nace de ella como de su ‘manantial’.

Le damos gracias a Dios por poder celebrar un año más la festividad de nuestro santo Patrono mártir, quien con su vida y, sobre todo, con su muerte, nos recuerda que la vida no merece la pena ser vivida, si no es para consumirla y entregarla al servicio de un ideal consistente. En efecto, en nuestros días comprobamos que no hay mayor pobreza que la carencia de sentido en la propia existencia. El vacío interior —que acompaña a la falta de sentido— es el mayor enemigo de la felicidad del ser humano… Pero gracias a Dios, tenemos razones para la alegría porque tenemos razones para la esperanza. Y tenemos razones para la esperanza, porque los donostiarras —por lo menos, una buena parte de los donostiarras—, mantenemos nuestra fe en Dios Padre que no solo no nos defrauda, sino que cuida de nosotros —¡de cada uno de nosotros!— en su providencia amorosa, de la cual es testigo San Sebastián. ¡No estamos huérfanos! Y nuestro santo Patrono también vigila y cuida de su ciudad desde el Cielo…

Actualmente, en nuestra sociedad las tentaciones de cansancio, de pesimismo y de desconfianza son grandes. De una forma especial, las continuas noticias de corrupción en la vida pública se suceden en los medios de comunicación, hasta el punto de generar la sensación de que nadie escapa a la tentación de enriquecerse ilícitamente. Incluso sobre el mismo deporte, se cierne la sospecha del engaño y del fraude… ¿Terminaremos deduciendo que aquellos deportistas que hemos admirado y aplaudido, resulta que estaban dopados o artificialmente estimulados, como parece concluirse tras las noticias de estos días? El clima de sospecha llega a ser tan generalizado que no es difícil escuchar este tipo de expresiones: “todos son iguales”, “todos son unos corruptos”, “todo el mundo tiene su precio”…etc.

Digámoslo claramente: la corrupción en la vida pública es uno de los principales males morales de nuestros días, y se hace necesario arbitrar medidas de estricto control que puedan devolver la confianza a los ciudadanos.  Pero dicho esto, debemos añadir que el clima generado por la corrupción puede acarrear en nosotros un segundo mal moral, frente al que debemos estar alerta: me refiero a una desconfianza generalizada, que nos lleve a aislarnos y ausentarnos de la vida pública y política. Una tentación posible ante la expansión de la corrupción, es que nos dejemos arrastrar por el escepticismo, e incluso por el cinismo.

En efecto, se cuenta de Diógenes, filósofo de la Escuela Cínica de la Antigua Grecia, que solía caminar por las calles de Atenas, a plena luz del día, llevando en su mano una lámpara encendida, y que respondía a quienes le preguntaban por el sentido de su extraña actitud: “¡Busco un hombre!”… Es decir, Diógenes decía estar entregado a una misión imposible: ¡¡buscar un hombre honesto!! Cuenta la leyenda que en una ocasión, Diógenes mantuvo un inesperado encuentro con Alejandro Magno, quien empezó la conversación así: ‘Yo soy Alejandro Magno’. El filósofo contestó: ‘Y yo, Diógenes, el cínico‘. Alejandro entonces le preguntó de qué modo podía servirle, y el filósofo le replicó: “¿Podrías apartarte para no quitarme la luz del sol?”.

Queridos hermanos y hermanas, no es extraño que las debilidades y miserias de nuestro prójimo, puedan llegar a generar en nosotros males como la desconfianza, el escepticismo y el cinismo. Más aún, de la pérdida de la fe en el hombre puede derivarse la propia pérdida de la fe en Dios. Sin embargo, si confiamos plenamente en Dios, entonces aprendemos a no desesperar de nadie. Lo cual no quiere decir, ciertamente, que no tengamos que ser conscientes de la debilidad del ser humano; pero sin dejar de creer en su capacidad de honradez y honestidad. En el siglo IV antes de Cristo, Diógenes el Cínico, no había conocido a Jesucristo, y por ello desesperaba del hombre. ¿No ocurrirá lo mismo hoy en día, en la medida en que demos la espalda a nuestra fe en Jesucristo?

Pero para no dejarnos arrastrar por los males que se derivan de la corrupción, a la fe en Jesucristo es importante añadir la virtud de la humildad. En efecto, todos tenemos que realizar un profundo examen de conciencia: “El que esté libre de pecado, que tire la primera piedra”. No sería justo limitarnos a hablar de la corrupción en tercera persona del plural, como si los corruptos fuesen siempre los demás: “ellos”, “los políticos”, “los ciclistas”… Sinceramente, ¿somos nosotros honestos en nuestra relación con el dinero, a nuestro nivel y en nuestras circunstancias?

A la luz de la fe hacemos estas reflexiones morales, sin apartar nuestra mirada de San Sebastián, ¡quien estuvo dispuesto a perder su elevado estatus social, como miembro de la Guardia Pretoriana del Cesar, por fidelidad a su conciencia! Por ello, le pido a nuestro santo Patrono que nos ayude a educar y a escuchar nuestra conciencia, sin acallarla ni manipularla. Como afirmaba el escritor ruso Dostoievski: “Más allá de la moral y de la conciencia solo se encuentra el abismo de la locura”. Y si abrimos los ojos, lo podemos comprobar en el día a día de nuestra relación con el prójimo: La recta conciencia es la mejor almohada; mientras que la conciencia errónea y falsa es, a medio plazo —cuando no a corto plazo—,  fuente de sufrimientos y de desequilibrios…  Alguien dijo que la conciencia es como una abeja: si la usamos bien, nos da miel; pero si la usamos mal, nos clava su aguijón… ¡Dejémosle a Dios hablarnos a través de la voz de nuestra conciencia! ¡¡Feliz fiesta de San Sebastián!!

 

San Sebastian, ‘zintzoa’

2013

            Apaiz maiteok, donostiar eta bisitari zaituztegun guztiak, gure Patroi San Sebastianen jarraitzaile eta hemen bildu zareten agintariak:

Urtero, Sarriegiren ‘San Sebastianen Martxa’ kantatzen dugunean, Serafin Barojak idatzitako  hitzak errepikatzen ditugu: “Sebastian bat bada zeruan, / Donosti bat bakarra munduan. / Hura da santua / eta hau da Herria. / Horra zer den gure Donostia!”.  Martxaren hitzei erreparatzen badiegu, deigarria da, ezbairik gabe, gure hiriaren identitatea eta orijinaltasuna, Zeruko santuen artetik gure martiria den horren izaeran araberakoa izatea. Politikoki zuzena eta gizartean zabalduta dagoen joeraren aurka, gure ereserkia den horretan naturaltasun osoz lotzen dira zerua eta lurra, eta lurra eta zerua. Egiaz, gure tradizioak ez dio transzendentziari uko egiten; alderantziz, hartan oinarritzen da eta are gehiago, hura du sorleku eta ‘iturri’.

Eskerrak ematen dizkiogu Jainkoari, beste urte batez gure Patroi martiriaren eguna ospatzeko bildu garelako, hark, bere bizitzarekin baino, bere heriotzarekin argi utzi zigun bizitzak xede trinko baten zerbitzura bakarrik merezi duela. Gaur egun behin eta berriz ikusten dugu norberaren bizitzak zentzua ez izatea baino pobrezia handiagorik ez dagoela. Zentzu eza horrekin batera doan barne hutsunea dugu gizakion zorionaren etsairik handiena… Baina Jainkoari esker, poztasunerako arrazoirik badugu, itxaropenerako arrazoirik badugulako. Eta itxaropenerako esperantza badugu, donostiarrok- gutako askok bederen- Jainko Aitarengan fedea badugulako eta Hark ez digu hutsik egiten. Alderantziz, bere Probidentzia maitekorrean, gutako bakoitza zaintzen gaitu, eta horren lekuko dugu San Sebastian bera. Ez gaude umezurtz! Eta gure Zaindariak bere hiria ere zaintzen du Zerutik…

Gure gizarte honetan nekean, ezkortasunean eta mesfidantzan erortzeko joera dago. Modu berezian jotzen gaituzte, bizitza publikoan etengabe gertatzen ari diren ustelkerien inguruko albisteek; badirudi inor ez dagoela salbu bidegabekerietatik eta bitarteko okerrak erabiliz aberasteko tentaldietatik. Kirolean ere, gezurra eta iruzurraren susmoak zabaldu dira…Azken egunotako albisteei erreparatuta, txalotu eta mirestu ditugun kirolariak ere dopatuta aritu ote diren pentsatzen hasiak gara… Susmoak han eta hemen zabaldu dira eta adierazpen ezezkorrak edonon entzuten ditugu: “denak dira berdinak”, “guztiak ustelak dira”, “mundu orok du bere prezioa”…eta horrelakoak.

Argi eta garbi esan dezagun: bizitza publikoan gertatzen den ustelkeria, gure gizartearen gaitz moral nagusienetakoa dugu eta behar beharrezkoa dugu hiritarron konfiantza berreskuratzeko kontrol neurri zorrotzak ezartzea. Baina behin hau esanda, ustelkeriak gugan eragin dezaken beste gaitz moralari ere erreparatu behar diogu: mesfidantza orokorrari, alegia; bizitza publikotik eta politikotik aldentzera eramaten gaituena, hain zuzen. Izan ere, ustelkeriaren hedapenaren aurrean, eszeptizismoan eta zinismoan eror gaitezke.

Antzinako Greziako Eskola Zinikoan filosofo zen Diogenes, egun argitan, lanpara piztuta ibiltzen omen zen Atenaseko kaletan zehar eta bere jarreraren zergatia galdetzen ziotenei, zera erantzuten zien: “Gizon baten bila nabil!”… Harentzat, bete ezineko helburua zen gizon zintzo bat topatzea! Kondaira zaharrek diotenez, behin, Diogenes Alejandro Magno handiarekin egin zuen topo eta hizketan aritu ziren: ‘Ni Alejandro Magno nauzu’ esan zion agintariak. ‘Eta ni,  Diogenes, zinikoa’, erantzun besteak.  Alejandrok orduan nola lagun zezakeen galdetu zion eta filosofoak zera erantzun zion: “Eguzkiaren argia estaltzen didazu eta alde batera egiterik baduzu?”.

Anai-arreba maiteok, lagun hurkoaren ahultasun eta miseriek gugan mesfidantza eragin dezakete, baita sinesgabezia eta zinismoa ere. Are gehiago, gizakiarengan fedea galtzeak, Jainkoarengan fedea galtzera eraman gaitzake. Baina Jainkoan konfiantza osoa jartzen badugu, orduan, ez dugu inorengan itxaropena galduko. Horrek ez du esan nahi gizakiaren ahultasunaz jabetu behar ez garenik; ez horixe. Baina gizakia zintzo eta zuzena izateko gai dela sinesten jarraitu behar dugu. Kristo aurretik IV. Mendean, Diogenes Zinikoak ez zuen oraindik Jesukristo ezagutzen eta horrexegatik, gizakian zuen itxaropen eza. Eta ez litzaiguke gaur gauza bera gertatuko, Jesukristorengan dugun fedeari uko egiten badiogu?

Eta Jesukristorengan dugun fedeaz gainera, ustelkeriaren ondorio larriek gu ere eraman ez gaitzaten oinarrizkoa dugu apaltasuna. Hain zuzen, guztiok egin behar dugu kontzientzia-azterketa sakona: “Bekatuz libre dagoenak bota dezala lehen harria”. Ez da zilegi modu arinean besteen ustelkeriaz hitz-egitea, ustelak beti besteak balira bezala: “haiek”, “politikariak”, “txirrindulariak”… Egiaz, gure maila eta gure egoera direnak direla ere, diruarekin zintzo jokatzen dugu guk?

Fedearen argitan egiten ditugu gogoeta hauek eta San Sebastiani begiratzen diogu berriz ere; hark, bere kontzientziari jarraituz, Zesarren Guardia Pretoriarra izateari utzi eta erregaliez eta abantailez betetako bizimodua errefusatu zuen. Horregatik eskatzen diot gure Zaindariari, lagun gaitzala, gure kontzientzia isilarazi eta eskuztatu ordez, kontzientzia garbia izaten eta hari jaramon egiten. Dostoievski idazle errusiarrak esan ohi zuen moduan: “Moraletik eta kontzientziatik kanpo, eromenaren amildegia baino ez dago”. Eta guk,  begiak ondo irekitzen baditugu, lagun hurkoarekin dugun harremanetan egunero frogatu ahal izango dugu: Kontzientzia zuzena dugu bururdirik onena; eta alderantziz, kontzientzia okerra, oinaze, sufrimen eta desoreka iturria da…  Norbaitek esana da, kontzientzia erlea bezalakoa dela: ondo erabiliz gero eztia ematen digu; baina gaizki erabiltzen badugu, eztena sartuko digu… Utz diezaiogun Jainkoari gure kontzientziaren bitartez guri hitz egiten! San Sebastian festa zoriontsua izan ezazue!!!