Asunción de María. Basílica de Santa María

La Asunción 2011

Queridos sacerdotes concelebrantes, queridos fieles donostiarras y aquellos que habéis llegado de lejos; queridas autoridades:

Las fiestas de este año están teniendo una característica especial, por motivo de su coincidencia con los días previos a la Jornada Mundial de la Juventud (JMJ). Soy consciente de que esta coincidencia puede acarrear ciertas molestias, como son las aglomeraciones, o por el mismo hecho de que hayamos tenido que iniciar esta eucaristía a una hora más temprana de lo acostumbrado. Pero, sin duda alguna, son muchos más los aspectos positivos, que nos permiten enriquecernos a todos de esta gran fiesta de la fe, que es la JMJ –incluso a los que no vais a acudir a Madrid- .

Ahora bien: ¿Son muy diferentes los jóvenes que estos días nos visitan, comparando con los actuales jóvenes de Euskadi? ¿Los jóvenes de nuestra Tierra son más parecidos a los que han protagonizado los incidentes de Lloret del Mar y de Londres, o a los de la JMJ? Permitidme estas preguntas de partida. Soy consciente de que son preguntas un tanto provocativas, con el objeto de atraer vuestra atención.

Me parece que lo más sensato es soslayar toda pregunta simplista. En efecto, por mucho que estemos en una cultura globalizada, no podemos caer en la tentación de las generalizaciones: no podemos meter a todos los jóvenes en el mismo saco. También entre nosotros, en el País Vasco, y en Gipuzkoa, tenemos jóvenes que acudirán a la JMJ de Madrid, y que se sienten en total comunión con estos jóvenes que nos visitan.

Si se me permite un comentario humorístico, contaban que una vez entró Cantinflas a una sala en la que se estaba pronunciando una conferencia, y en voz baja preguntó a quien tenía a su derecha -¿De qué está hablando el ponenete? –Y éste le respondió: De la mujer, en general. –Y entonces Cantinflas le volvió a preguntar: Sí, pero, ¿de la mujer, de cuál general?

En resumen, que no hay que generalizar; muy al contrario, es del todo necesario conocer a nuestros jóvenes, sin adjudicarles previamente clichés de ningún tipo. El tú a tú es fundamental en nuestra relación con las nuevas generaciones, sin formular juicios gratuitos. No negamos que se puedan hacer estudios sociológicos de las diversas tipologías juveniles; pero habrán de hacerse con la máxima prudencia y con la conciencia clara de que cada persona es mucho más que una serie de datos clasificados y cuantificados.

Lo que es indudable, es que esta juventud que nos visita, nos está cuestionando. Nos cuestiona por nuestras raíces religiosas… Entre ellos tenemos muchos latinoamericanos a quienes nosotros llevamos la fe, hace quinientos años… ¿Cómo olvidar que el primer obispo de Ciudad de México, ante el que la Virgen de Guadalupe hizo el milagro de imprimir su imagen en la túnica, fue precisamente Fray Juan de Zumárraga -por poner un ejemplo-? Pues bien, es obvio que a día de hoy, existe una fe mucho más viva en aquellos pueblos que en nuestra Tierra vasca. ¡Qué paradoja! La fe tiene un recorrido de ida y otro de vuelta; y ahora nos toca a nosotros ser humildes aprendices en la fe.

Dicho esto, es de justicia reconocer que los jóvenes de nuestra sociedad, por mucho influjo laicista que estén recibiendo, tienen más valores cristianos de lo que a primera vista quepa suponer; tales como: el sentido de la dignidad humana, el valor de la sinceridad y de la autenticidad, la solidaridad, el amor a la familia…

Pero obviamente, queda en el aire una pregunta trascendente: ¿En qué se fundamentan esos valores de solidaridad, dignidad humana, autenticidad, etc? ¿Los valores son culturales y coyunturales; o, por el contrario, son valores eternos, que se apoyan en Dios?… El eclipse de Dios que padecemos en los países ricos, nos lleva al absurdo de vivir la vida porque sí… renunciando a la búsqueda de sentido.

Nuestra sociedad es más creyente de lo que aparenta ser; pero menos creyente de lo que nuestro Dios Misericordioso tiene derecho a esperar de nosotros. Pues bien, para que nuestros jóvenes crezcan en la fe, es necesario que construyamos una cultura más libre y menos relativista. Más “libre”, para que nada nos impida manifestar públicamente, en un ambiente de normalidad, nuestras convicciones espirituales. Y menos “relativista” porque, cuando se impone la cultura del “todo da lo mismo” y no se reconoce ninguna verdad como definitiva; entonces todo es inestabilidad, desconcierto y conformismo con las modas.

No lo dudemos, existe un momento a lo largo de la juventud, en el que lo normal es cuestionarse qué sentido y qué finalidad tiene la vida, y qué rumbo debemos darle… El joven suele recibir entonces muchas propuestas facilonas y engañosas, de las que no podrá obtener ni la paz ni la verdadera alegría… Pues bien, el Papa añade en su Mensaje para esta Jornada Mundial de la Juventud: “Queridos jóvenes, la cruz a menudo nos da miedo, porque parece ser la negación de la vida. En realidad, es lo contrario. Es el “sí” de Dios al hombre, la expresión máxima de su amor y la fuente de donde mana la vida eterna (…) Quiero invitaros a acoger la cruz de Jesús, como fuente de vida nueva. Sin Cristo muerto y resucitado no hay salvación”.

En estos días hablamos mucho de la fe de los jóvenes, pero también deberíamos de hablar de la nuestra. El Santo Padre decía en el citado Mensaje que los jóvenes tienen derecho a recibir de nosotros, los adultos, puntos firmes que les ayuden a hacer sus opciones y a construir sus vidas, “del mismo modo que una planta pequeña necesita un apoyo sólido hasta que crezcan sus raíces, para convertirse en un árbol robusto, capaz de dar fruto”. La mejor contribución que podemos hacer a la fe de las nuevas generaciones, es permanecer íntegros en las raíces cristianas que hemos recibido, sin avergonzarnos de ellas. Me remito al lema de la Jornada Mundial de la Juventud que se inaugura mañana mismo en Madrid, y concluyo con él: “Arraigados y edificados en Cristo, firmes en la fe” (cf. Col 2, 7).

Pido a Santa María, Asunta a los Cielos, que nos conceda una Semana Grande llena de alegría, mesura y convivencia pacífica…, en la que mantengamos vivo el recuerdo de los más pobres, especialmente de que quienes padecen la hambruna en el Cuerno de África. ¡Felices fiestas a todos los donostiarras y a cuantos habéis venido de lejos!

Ama Birjinaren Jasokundea  2011

Apaiz maiteok, kristau donostiar maiteok eta urrutitik etorri zaretenak; agintari maieteok:

Aurtengo jaiak esanahi berezia daukate Munduko Gazte Topaketaren aurreko egunekin bat egin dutelako. Jakin badakit honek hainbat eragozpen sor ditzakeela, jendetza haundia bildu bait da Donostian eta besteak beste, Euskaristia hau, ohiko orduan baino erdi lehenago hasi behar izan dugulako. Baina ezbairik gabe, asko eta asko dira Munduko Gazte Topaketak, fedearen jai haundi honek, ekarri dizkigun onurak- baita Madrilera joango ez zaretenei ere-.

Hasteko eta behin, nire galdera hauxe da: alde haundia al dago egunotan bisitan ditugun gazte guzti hauek eta Euskadiko gazteen artean? Edo parekotasun gehiago al dute gure gazteek Lloreteko eta Londongo istiluetan parte hartu dutenekin, MGTko gazteekin baino?

Errealitatearekin bat datorren erantzuna topatu nahi badugu, erantzun errazak eta sinplistak saihestu behar ditugu. Izan ere, globaltasunaren kulturan murgilduta bagaude ere, ezin eror gaitezke orokortzean: ezin sar ditzakegu gazte guztiak zaku berean. Gure artean, Euskadin eta Gipuzkoan ere, Madrilgo MGTra joango diren gazteak, ditugu; atzerritik egunotan etorri zaizkigun beste horiekin guztiz bat egiten dutenak.

Zuen baimenarekin umore apur bat egingo dut. Bazen behin Cantinflas,… hitzaldi bat eskaini behar zuten aretora sartzekoa zen,… eta hara sartu aurretik, eskubian zuen gizasemeari zera galdetu zion: “Zertaz ari da hizlaria?”. Haren erantzuna: “Emakumeaz, jeneralean”. Eta orduan, Cantinflasek berriz ere: “Bai, baina….  zein jeneralaren emakumeaz?”.

Honekin zera azaldu nahi dizuet, ez dela orokorrean hitzegin behar; alderantziz, behar-beharrezkoa deritzot gure gazteak ondo ezagutzea, aldez aurretik inolako klixerik jarri gabe. Belaunaldi berriekiko harremanean aurrez-aurrekoa oinarrizkoa da, epai funsgabeak egin gabe. Gazte tipologia ezberdinen inguruko azterketa soziologikoak egin daitezkeenik ez dut ukatuko; baina tentu haundiz egin behar dira eta pertsona bakoitza, datu pila baino askoz ere gehiago badela oso kontuan hartuta.

Dudarik gabe, bisitan dugun gazteri honek galdera pila eragiten dizkigu. Gure erlijio sustraien inguruko galderak dira, besteak beste… Haien artean latinamerikar asko daude; orain bostehun urte guk haiei fedea eraman genien. Nola ahantzi, esaterako, Ama Birjinak Guadalupeko Amaren irudiaren miraria Mexikoko lehen gotzaina izan zen Zumarragako Fray Juanen aurrean egin zuela? Ba argi denez, gaur egun askoz ere fede biziagoa dute herri haietan, Euskadin baino. Hori da hori, kontraesana! Fedeak joan etorriko ibilbidea egin ohi du; eta orain, gurea da txanda, duela bost mende Ameriketan gure misiolariei jatorrizko amerikarrek egindako harrera berberarekin fedearen ikasle apalak izateko.

Hau esanda, zilegi da aitortzea, eragin laizista guztien gainetik, gure gizarteko gazteek ustez baino kristau balore haundiagoak dituztela. Hala nola: giza-duintasunaren zentzua, zintzotasuna eta egiazkotasuna, elkartasuna, familiarekiko maitasuna…

Baina argi denez, funtsezko galdera geratzen da airean: Zertan oinarritzen dira elkartasunaren, giza-duintasunaren, egiazkotasunaren,… balore guzti horiek?  Uneko baloreak, balore kulturalak dira, edo Jainkoan dute oinarria?… Herrialde garatuetan Jainkoa ezkutatu izanak, bizitza zentzurik gabe bizitzera eraman gaitu… Zentzua bilatzeari uko egin diogu.

Gure gizarteak, ustez baino fede haundiagoa dauka; baina Jainko Errukigarriak gugandik espero dezakeena baino askoz ere gutxiago. Eta gure gazteak sinismenean hazi ahal izan daitezen, ezinbestekoa dugu, askeagoa den eta erlatibotasun gutxiagoko kultura eraikitzea. “Askeagoa” deritzot, inork ez diezagun galarazi gure sinismen izpiritualak normaltasun osoz publikoki azaltzea. Eta “erlatibotasun gutxiagokoa” behar du izan, “guztia berdin da” kultura nagusitzen denean eta behin betiko egiarik onartzen ez denean, dena unean-uneko moden araberako ezegonkortasun, nahasmen eta konformismo bilakatzen delako.

Ez dezagun zalantzarik izan: bada gaztaroan bizitzaren zentzuaz eta hartu behar dugun norabideaz duda egiteko unea… Eta une horretan gazteak egiazko bakea eta poza emango ez dioten erantzun erraz eta iruzurti asko jaso ohi ditu… Horren aurrean, Aita Santuak Munduko Gazte Topaketa honetarako zabaldu duen mezua: “Gazte maiteok, maiz gurutzearen beldur gara, bizitzaren ukapena dela uste dugulako. Baina egiaz, kontrakoa da. Jainkoak gizakiari ematen dion “baietza” da, Haren maitasunaren erakuslerik haundiena eta betikotasunaren bizitzaren iturria (…) Jesusen gurutzea, bizitza berriaren iturriaren moduan hartzeko deia zabaldu nahi dizuet. Hil eta piztutako Kristorik gabe, ez bait dago salbatzerik”.

Egunotan gazteen fedea ahotan darabilgu baina gureaz ere hitzegin beharko genuke. Aita Santuak mezu horretan esan bezala: Gazteek gugandik, helduengandik, heuren bizitza eraikitzeko eta aukerak egiteko oinarriak jasotzeko eskubidea daukate, “landare txiki batek bere sustraiak hazi eta fruitua emateko gai den zuhaitz sendoa bilakatzeko oinarri finkoa behar duen moduan”. Belaunaldi berrien fedeari egin diezaiokegun ekarpenik haundiena, jaso ditugun sustrai kristauei tinko eustea dugu, inongo lotsarik gabe. Bihar Madrilen hasiko den Munduko Gazte Topaketaren leloarekin amaitu nahi nuke: “Kristorengan errotuak eta oinarrituak, sendo sinesmenean” (Col 2, 7).

Zeruetara Jasotako Santa Mariari erregutzen diot, Aste Nagusia pozez gainezka, giro baketsuan eta neurrian ospatu dezagula…, eta txiroenak gogoan izan ditzagula, Afrikako Adarrean goseteak hiltzen ari diren gizasemeak, batez ere. Jai zoriontsuak izan ditzazuela, donostiar eta urrutitik etorri zareten guztiok!