Ascensión del Señor

Ascensión del Señor
Ante las agresiones contra la libertad religiosa
(17 de mayo de 2015)

Queridos hermanos todos:

Siguiendo la cronología narrada en las Sagradas Escrituras, transcurridos ya 40 días de la Resurrección del Señor, la Iglesia celebra la Ascensión de Jesucristo a los cielos, y queda a la espera de la llegada del Espíritu Santo en Pentecostés, que celebraremos el próximo domingo.

Según el Evangelio de San Marcos que acabamos de proclamar, las últimas palabras de Jesús antes de su Ascensión fueron las siguientes: “Id al mundo entero y proclamad el Evangelio a toda la creación”. Es decir, Jesús volvió al Padre encomendándonos que fuésemos “comunicadores” de su mensaje. Es por esto que la Iglesia Católica celebra en este día la Jornada de las Comunicaciones Sociales.

Dicho de otro modo, la razón de ser de la Iglesia no es la de quedarse en la sacristía, sino la de “comunicar” y salir al encuentro de una sociedad y de una cultura que tienen derecho a conocer el mensaje de Jesucristo sin distorsiones. De forma que el Evangelio pueda ser escuchado, discernido y, en su caso, abrazado con libertad y madurez, sin presiones ni coacciones de ningún tipo; es decir, en un clima de libertad religiosa.

En este contexto de la Jornada de las Comunicaciones Sociales que hoy celebramos, me parece oportuno llamar la atención sobre el clima de falta de libertad religiosa que se está generando en nuestro entorno cultural más cercano; debido a la presión de un “laicismo agresivo”, detrás del cual se esconde la llamada “dictadura del relativismo”.

Sin ir más lejos, a escasísimos metros de esta catedral, se exhibe en la Bibioteca Provincial ‘Koldo Mitxelena’ una exposición en la que se pueden encontrar grafitis del siguiente tenor: “La Iglesia que más ilumina, es la que arde”, “Opus Dei sutara”, etc. Las gestiones que se han realizado ante la Diputación de Gipuzkoa solicitando la retira de esas expresiones violentas y amenazadoras, han sido baldías; lo cual lamentamos profundamente. Y por aquello de que un silencio prolongado pudiera derivar en la consolidación de la pérdida de la libertad religiosa en los espacios públicos, pienso que es llegado el momento de explicar públicamente nuestra posición al respecto, haciendo de la necesidad virtud.

En contra de lo que cabría concluir a primera vista, tras este tipo de episodios no se esconde un choque entre creyentes y no creyentes; sino que lo que está en juego es el mismo modelo de convivencia sobre el que hemos de construir nuestra sociedad. Es por ello que las autoridades políticas que gobiernan las instituciones públicas de Gipuzkoa (el Koldo Mitxelena, en este caso), no pueden mirar para otro lado, sino que tienen la plena responsabilidad en la permisión de estos ataques y provocaciones contra la libertad religiosa.

En efecto, lo que está en juego es el reconocimiento de la libertad de conciencia. Es imposible generar espacios reales de libertad en nuestra sociedad, si no partimos de un suelo ético común, como es el respeto mutuo; basado en el reconocimiento de la dignidad inviolable de toda persona humana.

Ciertamente, no es de recibo invocar el respeto a la libertad de expresión para justificar en una exposición la presencia de invitaciones explícitas a ejercitar la violencia. Tampoco cabe justificar la inclusión de esas amenazas en una exposición, basándose en que son memoria histórica de lo que otros dijeron. Como prueba de la inconsistencia de este tipo de justificaciones, bastaría responder con honestidad a la siguiente pregunta: ¿Nos podemos imaginar en la exposición del Koldo Mitxelena un grafiti que dijese “la mezquita o la sinagoga que más ilumina, es la que arde”?… Si somos mínimamente sinceros, sin dejarnos cegar por la propia ideología, todos reconoceremos que afortunadamente sería impensable tal agravio a los hermanos musulmanes o judíos, en un espacio público.

¿Cómo se puede explicar entonces la admisión de tal falta de respeto hacia nuestra propia cultura cristiana, así como hacia al conjunto de los cristianos? Sin duda, solo cabe explicarla como consecuencia de una gravísima crisis espiritual, así como de una ausencia de valores éticos básicos; acompañada de la dejación de responsabilidades por parte de las autoridades, las cuales debieran tutelar el bien común del conjunto de los ciudadanos. Por todo ello, debemos expresar nuestra más enérgica protesta ante las autoridades competentes.

Ciertamente, el nivel de agresiones que sufren los cristianos en otros muchos lugares del mundo, no es ni remotamente comparable al nuestro. Y por ello, sin quedarnos centrados en nosotros mismos, dirijamos nuestra mirada a todos los cristianos que están siendo perseguidos en Oriente Medio, África y Asia. Nos disponemos a realizar una semana de oración por los cristianos perseguidos, desde hoy, día de la Ascensión, hasta el próximo domingo, día de Pentecostés. Creemos en el poder de la oración, además de constatar la necesidad de realizar gestos de concienciación, en medio de la notoria indiferencia de Occidente ante la persecución a los cristianos, extendida en tantas naciones. La ayuda económica a estos cristianos perseguidos está siendo canalizada desde diversas organizaciones, a las que os animo a apoyar.

Y, por último, no nos olvidemos de la conocida máxima de San Agustín: “De dos maneras ataca el mundo a los seguidores de Cristo: los halaga para seducirlos o los atemoriza para doblegarlos”. En efecto, la seducción del mundo puede llegar a ser una estrategia más eficaz para someter a los cristianos, que las mismas persecuciones. ¡Que el Señor nos conceda la coherencia de permanecer fieles a nuestra fe, y la valentía para testimoniarla ante el mundo! Así llevaremos a la práctica las palabras que Jesús nos dejó como testamento, en el momento de su Ascensión a los Cielos: “Id al mundo entero y proclamad el Evangelio a toda la creación”

 

Jaunaren Igokundea

Erlijio askatasunaren kontrako erasoen aurrean

(2015eko Maiatzaren 17)

Anai-arreba maiteok:

Idazteunaren kronologiaren arabera Jaunaren Piztueratik 40 egun pasa diren honetan Elizak Jesu Kristoren Igokundea ospatzen du, heldu den igandean ospatuko dugun Mendekoste egunaren eta Espiritu Santuaren etorreraren zain.

San Markosen Ebanjelioaren arabera, Igokundearen aurretik Jesusek esandako azken hitzak hauek izan ziren: “Zoazte mundu guztian zehar eta hots egin berri ona izaki guztiei”. Alegia, Jesus Aitarengana itzuli aurretik bere mezuaren “igorle” izateko mandatua utzi zigun; horregatik hain zuzen ospatzen du gaur Eliza Katolikoak Giza Komunikabideen Eguna.

Honenbestez, Elizaren zeregina ez da sakristian gelditzea; aitzitik, Jesus kristoren mezua bere horretan ezagutzeko eskubidea duen gizartearen eta kulturaren bila joan eta hari “komunikatzea” da Elizaren betebeharra. Era horretan, Ebanjelioa entzun, ulertu eta askatasunez eta heldutasunez onartu eta barneratu ahal izango dute gizakiek, inongo behartze eta bortxarik gabe, erlijio askatasun giroan.

Eta erlijio askatasunaren arira, azkenaldian gure inguruan gertatzen ari den erlijio askatasun faltaz hitz egitea ezinbestekoa zait; “erlatibismoaren diktadura” atzean duen “laikotasun erasotzailea” iturri duena, alegia.

Horren adierazgarri, esaterako, hemendik metro gutxira, ‘Koldo Mitxelena’ kultur aretoan, egun hauetan ikusgai den erakusketa. Hartan,”Elizarik argitsuena sutan dagoena da” edo eta “Opus Dei sutara” moduko esaldiak irakur daitezke. Mehatxuzko esaldiak, ezbairik gabe. Pentsa dezakezuenez, Gipuzkoako Foru aldundira jo dugu esaldi horiek erakusketatik ezabatu ditzaten, baina alferrik izan da. Horregatik hain zuzen, eta isiltasunak areto publikoetan erlijio askatasuna galtzea ekar dezakeelako, eraso horien aurrean gure jarrera azaltzea ezinbestekoa da.

Hasteko eta behin, horrelako ekintzek ez dute sinesle eta ez-sinesleren arteko borrokarik erakusten; haratago, gure gizartearen oinarri den elkarbizitza eredua dago jokoan.  Horregatik, Gipuzkoako erakunde publikoen agintariek (Koldo Mitxelenaren ardura dutenek kasu honetan) ezin dute ez jakinarena egin, eurena bait da erlijio askatasunaren kontrako eraso hauen ardura osoa.

Jokoan dagoena, kontzientziazko askatasun bera da.Gure gizartean askatasunezko eremua egiazkoak sortzea ezinezkoa izango da, baldin eta elkarren arteko errespetuan oinarritutako etikatik abiatzen ez bagara; gizabanako ororen duintasuna onartuz.

Eta ez da zilegi adierazpen askatasuna aipatzea, Eliza Katolikoaren aurkako indarkeria erakusten duten esaldiak justifikatzeko. Ez eta iraganean beste batzuek esandakoak gogoratzeko modua direla esatea. Are gehiago, zer gertatuko litzateke, Koldo Mitxelenako erakusketa horretan, “meskita edo sinagogarik argitsuena sutan dagoena” esaldia agertuko balitz?… Zinez, pentsaezina da areto publikoren batean musulmanen edo juduen kontrako adierazpenak azaltzea.

Nola azaldu orduan kristauon kulturarenganako errespetu falta hori? Modu bakarrean: bizi dugun krisi espiritual sakonaren eta oinarrizko balore etikoen gabeziaren ondorio dugu. Eta horri gainera, hiritar guztion ongizatearen alde lan egin beharko luketen agintarien ardura gabezia gehitu behar zaio.

Honenbestez, agintarion aurrean, gure protestarik sutsuena.Egia ere bada eraso hauek hutsalak direla, munduko beste leku askotan kristauek jasaten dituzten jazarpen eta indarkerien aldean. Hor ditugu esaterako Ekialde Ertaineko, Afrikako eta Asiako hainbat lekuetako kristauak. Hain zuzen, gaurtik hasi eta hurrengo igandera arte horien alde otoitz astea egitera deiturik gaude guztiok. Mendebaldeko herrialdeen axolagabetasunaren aurrean gure ahotsa altxatu ez ezik, otoitzaren indarra ezinbestekoa dugu. Eta ekialdeko kristauak laguntzeko dirua ematera ere animatzen zaituztet Elizaren erakunde ezberdinen bitartez.

Bukatzeko, San Agustinen hitzak ekarri nahi ditut gogora: “Kristoren jarraitzaileak bi modutan erasotzen ditu munduak: haiek erakartzeko hitz goxo eta zurikeriekin edo eta haiek menderatu eta makurrarazteko mehatxuekin”.  Eta bi horien artean, kristauak menderatzeko biderik eraginkorrena, ziur aski, munduaren erakargarritasun eta xarma dugu, mehatxuen gainetik. Jainkoak eman diezagula gure fedearekiko leialtasuna eta munduan hura aldarrikatzeko balentria! Horrela bakarrik burutuko dugu Jesusek Zerura Igo aurretik utzi zigun agindua: “Zoazte mundu guztian zehar eta hots egin berri ona izaki guztiei”