¿Qué planes tienes para después de tu muerte?

Artículo publicado en el Diario Vasco, el Domingo de Pascua de Resurrección de 2019

¿Qué planes tienes para después de tu muerte?

En la felicitación de Pascua de Resurrección del año pasado (“Vida Resucitada”, 1-04-2018), me atreví a arrancar mi escrito desde una pregunta un tanto irónica: “¿Hay vida antes de la muerte?”.

La pérdida de fe en la vida eterna de una buena parte de Occidente, ha llevado a vivir el presente con un estilo de “vida mortecina”. La realidad ha resultado ser muy distinta a la que suponían los que creían que la “muerte de Dios” habría de traducirse en disfrutar con más intensidad del momento presente, sin esperar al cumplimiento de una promesa futura de felicidad, que fácilmente podría resultar alienante. Nada más lejos de la realidad. Lo cierto es que tantas heridas como observamos en el panorama actual (agresividad, amargura, y tantas otras que provienen de la crisis antropológica y de la dictadura del relativismo), sugieren una enmienda a la totalidad a aquella profecía que auguraba una cultura liberada del lastre de sus raíces religiosas. Nuestra sociedad del bienestar y de la abundancia, teniéndolo todo carece de lo principal: la esperanza.

El tiempo nos ha demostrado que la escatología cristiana es, por sí misma, contraria a toda alienación; ya que las consecuencias de la victoria de Cristo sobre la muerte no esperan a sentirse hasta el fin de los tiempos, sino que se adelantan encarnándose en la historia. A los hechos me remito: ¡Cuántas experiencias de liberación y de dignificación del ser humano inspiradas por el resucitado! ¡Cuánta paz y alegría, en medio de las dificultades, en aquellos que han sido alcanzados por Él!

A lo largo de este último año he tenido la oportunidad de descubrir a un magnífico filósofo francés, cuyo nombre es Fabrice Hadjadj, varias de cuyas obras han sido ya traducidas al español. Es reconfortante comprobar la potencia de pensamiento que puede llegar a derivarse de la inspiración cristiana. Entre sus obras me llamó la atención una, cuyo título es un buen aguijón a la indiferencia agnóstica: “Tenga usted éxito en su muerte”.

Si de la negación de la vida eterna se ha derivado una crisis de sentido para vivir el presente, parece lógico subrayar la importancia de tomar partido ante la pregunta por el más allá de la muerte. Aunque en nuestra “cultura de la avestruz” pueda parecer una excentricidad propia de filósofos frikis, no puede haber una pregunta más clave en esta vida que la siguiente: ¿Qué planes tienes para después de tu muerte?; como tampoco se puede expresar hacia nuestra prójimo un mejor deseo que éste: ¡Que tengas éxito en tu muerte!

El reciente debate sobre la eutanasia, que discute el derecho al suicidio, ofrece una buena oportunidad para formular las preguntas definitivas sobre el sentido de la vida; esas mismas preguntas que con frecuencia solemos pretender ignorar a lo largo de nuestra existencia, como si la muerte no fuese con nosotros…

La vida, muerte y resurrección de Jesucristo, nos muestran que la dignidad del hombre no puede traducirse en la reivindicación de un supuesto derecho a morir, sino en la vocación a entregar la vida.  A esto hacen referencia, de una u otra forma, muchos pasajes evangélicos: Los talentos no han de ser enterrados, sino que deben multiplicarse al servicio de los demás (cfr. Mt 25, 14-30); el que busca salvar su vida, la pierde; mientras que el que la pierda por la causa de Cristo, la encontrará (cfr.: Mt 16, 25); si el grano de trigo no cae en tierra y muere, no da fruto (cfr. Jn 12, 23-25); etc…

El Evangelio es especialmente claro a la hora de mostrarnos que el objetivo de la vida no es conservarla, ni cabe huir de ella cuando llega el sufrimiento; sino que su razón de ser se concreta en una entrega en gratuidad: «Gratis lo habéis recibido, dadlo gratis» (Mt 10, 8)… Ahora bien, para poder llegar a entender que nuestra vocación es la de “dar la vida”, es necesario haber descubierto primero que Dios dio la suya en favor nuestro.

En el citado libro del filósofo Fabrice Hadjadj podemos leer: «Este es el problema: la gente muere porque no tiene nada por lo que morir. Se dan muerte porque no se les propone una Verdad a la que entregar sus vidas. Se destrozan por no sacrificarse». Ya en el siglo XII decía San Bernardo de Claraval: El desconocimiento de uno mismo genera soberbia; pero el desconocimiento de Dios genera desesperación». En esa misma línea, Viktor Frankl, un discípulo aventajado de Freud, y conocido fundador de la Escuela de la Logoterapia de Viena,  afirmaba: «Cuando un hombre tiene un porqué, es capaz de afrontar cualquier cómo». Por ello, la mayor pobreza de nuestra generación es la falta de sentido, y la necesidad más urgente es la de conocer la revelación de Dios en Cristo.

Ahora bien, la Resurrección de Jesús es la clave de nuestra fe en Él; además de ser el principio y la fuente de nuestra resurrección futura.  Así nos lo recuerda San Pablo en su Carta a los Romanos: «Por tanto, si hemos muerto con Cristo, creemos que también viviremos con él; pues sabemos que Cristo, una vez resucitado de entre los muertos, ya no muere más; la muerte ya no tiene dominio sobre él. Porque su morir fue un morir al pecado de una vez para siempre; y su vivir es un vivir para Dios. Lo mismo vosotros, consideraos muertos al pecado y vivos para Dios en Cristo Jesús» (Rm 6, 8-11).

¡Feliz Pascua de Resurrección para todos, con el deseo de que la alegría, la paz y la fuerza del resucitado se manifiesten en el día a día de nuestra existencia!

Jesus piztu da! Pazko zoriontsua guztiontzat!

 

Zein plan duzu hil ondorenerako?

Iazko Pazkoa zoriontzean (“Berpiztutako bizitza”, 2018-04-01), sarreran, nolabaiteko ironia zerion galdera egitera ausartu nintzen: “ba al da bizitzarik hil aurretik?”. Mendebaldeko eremu ugaritan, jendeak betiko bizitzan sinesteari utzi dio, eta honek, ordainetan, oraina “erdi itzalita” bizi dezaten ekarri du. “Jainkoaren heriotzak” oraina are gehiago disfrutatzera eramango gintuela ziotenen ustearen aurka, errealitatea guztiz ezberdina suertatu da. Haien ustez, ez zegoen hitzemanda zegoen etorkizuneko zoriontasunaren zain egon beharrik, kontuan hartuz, gainera, zoriontasun hori beste norbait bila zebilena izan zitekeela eta ez norbera asebeteko zuena.

Ez da horrelakorik gertatu. Gaur egun begiztatzen ditugun zauriek (oldarkortasuna eta atsekabea, besteak beste; bai hauek, bai beste hainbatek, antropologia krisia eta erlatibismoaren diktadura dute jatorri), iragarpen bati egindako osoko zuzenketa iradokitzen dute: hots, erlijioan sustraitua zegoen kulturak oztopo eta eragozpenak zituenez, horietatik askea zen kulturari egindako osoko zuzenketak dira zauriok. Ongizate eta oparotasun gizarte honek, dena eduki arren, funtsezkoa falta du: itxaropena.

            Kristau eskatologia alienatze ororen aurkakoa dela irakatsi digu denborak. Kristok heriotza garaitu izana, ez baitugu munduaren amaieran sumatuko, historian giza haragituta baizik, zain egon behar gabe. Noan gertakizunetara: zenbat askapen esperientzia eta zenbat pertsona duin bilakatzea dakartzan Berpiztuak! Zailtasunak zailtasun, zenbateko bake eta poza duen Hark bereganatu duenak!

            Azken urtean zehar  Frabice Hadjadj frantziar filosofo aparta ezagutzeko aukera izan dut. Bere hainbat liburu espainieraz ere badaude. Kristau etorria duen pentsaeraren indarra egiaztatu dut eta zein kontsolagarria gertatu zaidan. Bere lanen artean, bat egin zitzaidan deigarri: “Arrakasta izan ezazu zure heriotzan”.  Ezaxolakeria agnostikoaren aurrean, akuilu da izenburu hau.

            Oraina bizitzeari zentzurik ez dio aurkitzen askok. Eta zentzu-krisi honek betiko biziko garela ukatzea badu abiapuntu, logikoa dirudi, “hil ondorengo bizitza?” galderari erantzuna ematea garrantzitsua izatea bere horretan. Azpimarra dezagun erantzun horren garrantzia. “Ostrukaren kulturan” gaudela dirudi eta nahiz eta, filosofo friki batzuen xelebrekeria lirudikeen, ez dago bizitza honetan hau baino galdera oinarrizkoagorik: “zein plan duzu hil ondorenerako?”. Era berean, gure lagun hurkoari ezin geniezaioke honakoa baino gauza hoberik opatu: “Arrakasta izan ezazu zure heriotzan!”.

            Gertatu berri den eutanasiari buruzko eztabaidak, norberak bere burua hiltzearen eskubidea bere baitan duenak, bizitzaren zentzuari buruzko behin-betiko galderak egiteko aukera damaigu. Bizi garelarik oso maiz ezikusi ohi ditugun galderak dira, heriotzak gurekin zerikusirik ez balu bezala jokatzen dugulako…  Jesukristoren bizitzak, heriotzak eta berpizkundeak gauza bat erakusten digu: giza duintasuna, ezin dela ustezko hiltzeko eskubidearen aldarrikapenean bihurtu, alderantziz baizik, besteei emateko bokazioan bihurtzekoa dela. Honi buruz hitz egiten du ebanjelioko pasarte  ugarik: talentuak ez dira lurperatu behar, aitzitik, besteen zerbitzurako ugaldu behar dira (Mt 25, 24-30); bere bizia salbatu nahi duenak, galdu egingo du, baina Jesukristoren alde galtzen duenak, irabazi egingo du (Mt 16, 25); gari-alea ez bada lur emankorrean erori eta hiltzen, ez du fruiturik ematen (Jn 12, 23-25); e.a.

            Ebanjelioak argi eta garbi erakusten du bizitzaren helburua ez dela bizitzari eustea, ezta sufrimendua datorrenean ihes egitea ere, baizik eta bizia doan ematea. Hori da bizitzaren izatea bera. “Doan hartu duzue, eman doan” (Mt 10, 8). Hori bai, gure bokazioa “bizia ematea” dela ulertzeko, beharrezkoa da, horren aurretik, Jainkoak bere bizia gure alde eman zuela gureganatzea.  Aipatu dudan Frabice Hadjadj filosofoaren liburuan ondorengoa irakur dezakegu: “Arazoa, hau da: jendeak ez dauka heriotza arte saiatzeko kausarik, eta hau honela, jendea hil egiten da. Haien burua hilarazten dute, ez zaielako bizia emateko adinakoa izango den Egia proposatzen. Haien burua suntsitzen dute ez dutelako norengatik sakrifikatu”.  Claravaleko Bernardo santuak XII. gizaldian zera zioen dagoeneko: “norberak bere burua ez ezagutzeak harrokeria dakar; baina Jainkoa ez ezagutzeak, etsipena” . Ildo horretan, Victor Frankl Vienako Logoterapia Eskolaren sortzaile ezagunak, eta aldi berean Freuden ikasle aurreratua zenak, honela berresten zuen: “pertsona batek zergatik ari den baldin badaki, `hau, orain, nola egin?´ galderari aurre egingo dio”. Horregatik, gure belaunaldiaren gabeziarik handiena zentzu falta da, eta beharrik larriena, Jainkoa Kristogan ezagutarazi zaigula jabetzea.

            Kontu dagigun, baina, Jesusen Berpizkundea dela hari Fedea aitor diezaiogun giltzarria,  gure berpizkundearen hasiera eta sorburua izateaz gain. San Pablok Erromatarrei idatzitako eskutitzean  gogorarazten digu: “ Kristorekin hil bagara, sinisten dugu bizi ere berarekin biziko garela. Badakigu Kristo, behin hilen artetik biztuz gero, ez dela berriro hilko: heriok ez du harengan aginterik; haren hiltzea bekatuarentzat behin betiko hiltzea izan baitzen eta haren bizitzea Jainkoarentzat bizitzea da. Berdin zuek ere: hartu kontuan bekatuarentzat hilda zaudetela eta Jainkoarentzat bizirik, Jesu Kristorekin bat eginik” (Erm 6, 8-11).

            Pazko zoriontsua denoi! Berpiztuaren poza, bakea eta indarra eguneroko gure bizitzan ager bitez. Jesus piztu da! Pazko zoriontsua guztiontzat!