Jesús

Jesús

En estos últimos meses estoy impartiendo un curso sobre el Evangelio de San Juan en nuestro Instituto de Ciencias Religiosas de San Sebastián. En la medida en que vamos avanzando en la lectura y reflexión de los veintiún capítulos de este  “Cuarto Evangelio”, me voy convenciendo de que el núcleo del Evangelio de Juan lo encontramos sintetizado en uno de los versículos de su prólogo: “Vino a su casa, y los suyos no lo recibieron. Pero a cuantos lo recibieron, les dio poder de ser hijos de Dios, a los que creen en su nombre” (Jn 1, 11-12).

A la luz de este texto evangélico podemos preguntarnos dónde se encuentra el quid del misterio de la Navidad: ¿En la unión familiar? ¿En la apertura a la ternura y a la compasión como sentimientos que nos humanizan? ¿En la solidaridad para con los desheredados de la tierra? ¿En el compromiso con la construcción de la paz?… Obviamente todos estos valores son importantísimos; pero, aun así, no constituyen por sí mismos la esencia de la Navidad. El corazón de la Navidad es el encuentro de Dios con el hombre, en la persona de Jesús de Nazaret. Y, por ello, dos mil años después, el reto de la Navidad sigue siendo el de “recibir” a Jesús: acogerlo en la fe, amarle –y no solo admirarle— y disponernos a la transformación del mundo, desde la esperanza fundada en su presencia entre nosotros. Insisto, el corazón de la Navidad no se halla en sus numerosos valores morales y espirituales, sino en la iniciativa del amor de Dios que sale a nuestro encuentro en Jesús, al que estamos llamados a “acoger” en la fe, esperanza y caridad.

Benedicto XVI formuló de manera magistral, al inicio de su encíclica “Deus caritas est” (Dios es amor), lo que yo torpemente intento expresar: “No se comienza a ser cristiano por una decisión ética o una gran idea, sino por el encuentro con un acontecimiento, con una Persona, que da un nuevo horizonte a la vida y, con ello, una orientación decisiva.” En efecto, la reducción de la propuesta evangélica a una mera exhortación ética, es algo que San Agustín calificaba como el “horrendo veneno del cristianismo”; que en sus tiempos se presentaba bajo el paraguas del voluntarismo pelagiano, y que en nuestros días se suele traducir en un puro pragmatismo. Pero, en el fondo, el pragmatismo actual no es más que una reedición de la herejía pelagiana del siglo V: la fe en Jesús queda relegada a algo secundario, y el cristianismo es valorado exclusivamente en la medida en que coopera en los retos comunes de la transformación del mundo.

El versículo del prólogo del Evangelio de Juan, al que me estoy refiriendo –“Vino a su casa, y los suyos no le recibieron”— no es una mención aislada, sino que viene acompañado de otros muchos pasajes evangélicos en los que se expresa el dramático dilema entre la acogida o el rechazo a la persona de Jesús (en el lenguaje bíblico la indiferencia es equiparada al rechazo). El Evangelio de Lucas, por su parte, lo relata así: “No había sitio para ellos en la posada” (Lc 2, 7). La gran paradoja es que no haya sitio en el mundo para el Salvador del mundo: “Las zorras tienen madrigueras y los pájaros nidos, pero el Hijo del Hombre no tiene donde reclinar la cabeza” (Mt 8, 20). De forma muy gráfica, Jesús nació fuera de “la ciudad” y murió fuera de las murallas (“Jesús murió fuera de la puerta” Hb 13, 12). Es sumamente elocuente que María tuviese que colocar a su hijo en un “pesebre”,  lugar reservado para alimentar a los animales. Este detalle fue el que inspiró a San Francisco de Asís a integrar al buey y al asno, como parte de los personajes del belén; visualizando de esta forma, la profecía de Isaías, en la que abordaba, una vez más, el misterio del rechazo hacia el enviado de Dios: “El buey conoce a su amo, y el asno el pesebre de su dueño; sin embargo, Israel no me conoce, mi pueblo no comprende” (Is 1, 3). Por muy bella que parezca esta expresión literaria, en ella se nos dirige un severo reproche por motivo de nuestra insensibilidad ante los dones de Dios. Expresa una recriminación en la que se sugiere que somos más burros que los burros.

¿Cómo explicar este “rechazo” tan reseñado en los evangelios, y que obviamente, continúa hasta nuestros días? ¿Cómo entender nuestra tendencia a “morder la mano que nos quiere dar de comer”? Acaso a nosotros nos ocurra algo similar a esos animales heridos que atacan a quien se acerca a socorrerles, porque no son capaces de distinguir entre quien les ha herido y quien quiere curarles. Acaso una parte de la explicación la podamos encontrar en nuestra falta de confianza, generada por una acumulación de decepciones, que dificultan, en gran medida, la fe en la gratuidad del amor de Dios.

Por cierto, tuve ocasión de asistir recientemente al estreno de una bellísima película animada que se está proyectando estas Navidades: “Se armó el Belén”. Es fácil reconocer en el personaje principal del film, un burrito llamado “Bo”, el retrato de una humanidad herida, que en medio de sus sufrimientos, sueña con ser rescatada; pero a la que le cuesta descubrir y reconocer que Jesús es el cumplimiento de su anhelo de libertad y plenitud. Me parece a mí que ese burrito nos retrata a todos de forma magistral.

Os deseo una feliz Navidad y un próspero y santo Año Nuevo. Os deseo lo mejor; es decir, que en este tiempo navideño acojáis a Jesús en vuestro corazón, de forma que podamos exclamar con el evangelista Juan: «Nosotros hemos conocido el amor que Dios nos tiene y hemos creído en él» (1 Jn 4, 16).

 

Jesus

Azken hilabete hauetan, San Joanen Ebanjelioari buruz ikastaro bat ematen ari naiz Donostiako Erlijio Zientzien Institutuan. “Laugarren Ebanjelio” honetako hogeita bat kapituluak irakurtzen eta hausnartzen aurrera goazen heinean, gauza bat ari naiz ikusten: Joanen Ebanjelio honen erdigunea edo muina beraren sarrerako txatal batean laburbildua daukagula: “Bereengana etorri zen, eta bereek ez zuten onartu. Onartu zuten guztiei, berriz, haren izenean sinesten dutenei, alegia, Jainkoaren seme-alaba izateko ahalmena eman zien” (Jn 1, 11-12).

Ebanjelioko pasarte honen argira, galdera egin dezakegu, non edota zertan dagoen Eguberriko misterioaren giltza: Familiako batasunean? Giza duintasuna ematen diguten samurtasun- eta erruki-sentimenduetan? Lurbira honetako behartsuekiko solidaritatean? Bakea eraikitzeko konpromisoan?… Balio hauek guztiak oso garantzitsuak direla ez dago zalantzarik; baina, hala ere, ez dago balio horietan Eguberriaren funtsa edo mamia. Jainkoak, Nazareteko Jesusengan, gizakiarekin bat egitea da Eguberriaren misterioaren bihotza. Horregatik, bi mila urte igaro ondoren ere, Eguberriaren erronka Jesusi “harrera ona” egitea da: fedean Jesus hau onartzea, maitatzea –bera mireste hutsean gelditu gabe– eta mundu hau eraldatze-ahaleginean saiatzea, bera gure artean dagoela jakiteak ematen digun itxaropen sendoaz. Berriro diot, Eguberriaren bihotza ez dago balio moral eta espiritual ugarietan, baizik eta Jainkoak, Jesusengan, gure bidera etortzeko erabakia hartu izanean, eta guk Jesus hau  fedean, itxaropenean eta maitasunean “onartzean”.

Nik era traketsean esan nahi dudan hau maisuki adierazi zuen Benedikto XVI.ak, “Deus caritas est” (Jainkoa maitasuna da) bere entziklikaren hasieran: “Ez da kristau izaten hasten erabaki etiko batek edota ideia nagusi batek hartara eraginik, bizitzari aukera berria eta, beraz, behin betiko norabidea ematen dion gertakariarekin, Pertsonarekin aurkitzean baizik.” Hala da; Ebanjelioak egiten digun eskaintza aholku etiko hutsera murriztea “kristautasunaren pozoi izugarria” izango litzatekeela dio San Agustinek; garai haietan, pelagianismo boluntarista izan zen ideia horren aterkia; gure garaiotan, berriz, jokabide horrek erabateko pragmatismoaren jarrera hartzen du. Baina, azken batean, gaur egungo pragmatismoa V. mendeko heresi pelagioanoaren errepikapena besterik ez da: Jesusenganako fedea bigarren mailara baztertua gelditzen baita, eta kristautasunari, mundua eraldatzeko elkarteko erronketan parte hartzen den neurrian bakarrik ematen zaio balioa.

Aipatu dudan Joanen Ebanjelioaren sarrerako txatala –“ Bereengana etorri zen, eta bereek ez zuten onartu”– ez da esaldi bakarra, baizik eta beste hainbat pasarte dago hori adierazten duena; Jesusen pertsona onartu edota arbuiatzearen aukera gogorra da pasarte horietan adierazten dena (Bibliako hizkuntzan, axolagabekeria arbuiaketaren pare jarri ohi da). Lukasen Ebanjelioak honela esaten du: “Ez zen ostatuan haientzako lekurik” (Lk 2, 7). Sinestezina da benetan munduan lekurik ez izatea munduaren Salbatzailearentzat. “Azeriek badituzte zuloak eta zeruko hegaztiek habiak; Gizonaren Semeak, ordea, ez du burua non ezarri” (Mt 8, 20). Esanguratsua da hau ere: Jesus “hiritik” kanpora jaio zen, eta hil ere harresietatik kanpora hil zen (“hiritik kanpora jasan zuen Jesusek heriotza” Heb 13, 12). Deigarria da Mariak bere semea “aska” batean jarri behar  izana, abereentzat erabili ohi den leku batean alegia. Xehetasun honek eman zion Asisko San Frantziskori, jaiotzako pertsona andanaren artean idia eta astoa jartzeko iradokizuna; begi-bistan jarri zuen horrela, Isaias profetak, Jainkoak bidalia arbuiatzearen misterioari buruz behin berriro zioena: “Ezagutzen du idiak bere jabea, baita astoak ere nagusiaren ganbela; Israelek, ostera, ez nau ezagutzen, nire herriak ez du aditzen” (Is 1, 3). Ederra izango da, agian, esaldi hori ikuspegi literariotik begiratuta, baina ohartaratze zorrotza egiten zaigu hor, Jainkoaren dohainen aurrean erakusten dugun axolagabekeriagatik. Hitz gogor horien bidez astoak baino astoagoak garela esan nahi zaigu.

Nola egin Ebanjelioetan hain azpimarratua dagoen, eta gure egunotan ere egia den  “arbuiaketa” honen azalpena? Nola ulertu “jaten eman nahi digun eskuari hozka egiteko” gure jarrera? Zauriturik dauden animalia horiei gertatzen zaiena gertatzen zaigu, agian, guri ere, laguntzera hurbiltzen zaionari erasotzen diotela, ez baitira gai zauritu dituenaren eta lagundu nahi dienaren artean bereizteko. Hainbat desengainuk gugan sortu duen konfiantza ezean aurki genezake agian horren esplikazioa, eragozpenak jartzen baitizkigu, neurri handi batean, mesfidantza horrek, guztiz doakoa den Jainkoaren guganako maitasunean sinesteko.

Hain zuzen, duela gutxi, Eguberritan ematen ari diren pelikula biziduna, oso polita, estreinaldian ikusteko egokiera izan nuen: “Se armó el Belén”. Filmeko pertsonaia nagusia “Bo” izeneko astotxo bat da, zauritua dagoen gizadiaren erretratua gertatzen da, eta, bere oinazeen artean, norbaitek salbatuko duen itxaropena du; baina kosta egiten zaio konturatzea eta ikustea, Jesus dela bere askatasun- eta osasun-ametsa bete ahal izango duena. Nire ustez, astotxo hau gu guztion benetako argazkia da.

Eguberri-jaiak ondo igaro ditzazuela eta Urte Berri oparoa eta santua izan dezazuela opa dizuet; hau da, Eguberrialdi honetan harrera ona egin diezaiozuela Jesusi zeuen bihotzean, San Joan ebanjelariarekin batean esan ahal dezagun: “Guk ezagutu dugu eta sinetsi Jainkoak digun maitasuna” (1 Jn 4, 16).